Orotasun mugagabean

Gorputzaren azken periferiaraino eraman dut kontzientzia, neure burua niregandik harago luzatzerik izango ote nukeen egiaztatzeko. Naizenaren hondorik ezkutuetaraino jaitsi naiz, kriseilua eskuan eta belarria adi, jakiten saiatzeko ea neure baitako ilunperik gordeenetan ez ote nukeen ikusiko joanean doazen uren distira, ez ote nukeen entzungo urrutieneko sakoneratik datozen eta auskalo non agertuko diren ur misteriotsuen xuxurla. Eta ikaraz eta emozio hordigarriz beterik egiaztatu dut, nire existentzia gaixo eta ezdeus hau baden eta bilakatzen den orotasun mugagabearen baitan txertaturik dela.

(Teilhard de Chardin, Gerra-garaiko idazkiak, 1914-1918)