Den guztia baturik dago

Gizakia osotasunarekin lotua dagoela, errealitate guztiarekin, ezagutuarekin zein ezagutezinarekin, harreman bereizezina duela ulertzea eta esaten saiatzea: horretan datza gehienbat erlijiosoa deritzogun sentimendua; horretan datza gehienbat aldarri mistikoa, zeina baita gure espeziearen erreakzio baloratuenetakoa eta desiratuenetakoa. Hau harrigarria da.

Erraza da hori esatea. Dena den, harreman horren sentimendu sakonari esker izan ziren Jesus bat, San Agustin bat, San Frantzisko bat, Roger Bacon bat, Charles Darwin bat eta Einstein bat izan zirena. Bakoitzak bere tempo eta ahotsarekin harriduraz deskubritu eta berretsi zuen gauza guztiak bat direla eta gauza bat guztia dela: planktona, fosforeszentzia dardartia itsasoan, planeta birakariak eta hedatzen ari den unibertsoa, denboraren soka elastikoak lotzen duelarik guztia.

Gomendagarria da mareatik izarretara begiratzea, eta izarretatik berriro mareara.

(John Steinbeck [estatubatuar eleberrigilea, 1902-1968], Por el mar de Cortés, aip. in: Frans de Waal [Herbehereetako biologo ezaguna, gizaki, primate eta orokorrean animalien psikologian eta jokabidean espezializatua], El bonobo y los diez mandamientos, 119-120. or.)