Posts

Jesus inspiratu zuenari “Jainkoa” dei ote diezaiokegu oraindik?

Humanismo bioekozentriko baten alde. Zer eskain dezakegu Jesusen jarraitzaileok? deituriko Nazioarteko online Kontsultan (2022ko ekainak 5) eman nuen hitzalditxoaren testu garatua. Zer ekarpen egin dezakegu Jesusen jarraitzaileok humanismo bioekozentrikoaren alde? Ez dugu horretarako balio gehigarririk, ezta oinarri esklusiborik ere, baizik eta Jesusen inspirazioa: hura mugitu zuen inspirazioa, haren giza irudiari, bizi-jarrera eta -hautuei, harreman eta […]

Den guztia baturik dago

Gizakia osotasunarekin lotua dagoela, errealitate guztiarekin, ezagutuarekin zein ezagutezinarekin, harreman bereizezina duela ulertzea eta esaten saiatzea: horretan datza gehienbat erlijiosoa deritzogun sentimendua; horretan datza gehienbat aldarri mistikoa, zeina baita gure espeziearen erreakzio baloratuenetakoa eta desiratuenetakoa. Hau harrigarria da. Erraza da hori esatea. Dena den, harreman horren sentimendu sakonari esker izan ziren Jesus bat, San Agustin […]

Hitzaurrea

Irakurle adiskidea: aurkezten dizkizudan orrialdeok espiritualtasunari buruzko gogoeta doi, dokumentatu eta gaur-gaurkoak baino ere askoz gehiago dira. Bizitza oso baten testigantza gogoetatsua dira. Testigu baten hitz egiazkoak. Bizi-arnasa darie. Bere bizitza osoa bultzatu duen espiritua islatzen digu hizkera gogoetatsuz Felix Placer-ek, 84 urterekin argitsu eta kementsu ageri den gizon libre bezain entregatuak: bere etengabeko bilaketa, […]