Posts

“Emearen bideaz” zenbait galdera

Komunitateari, euskal herrigintzari, kulturgintzari, feminismoari, gizadiaren eta gizatasunaren etorkizunari buruzko hausnarketa bakartian aurrera darraio Galo Martinez de la Pera-k. Mamiz eta distiraz jarraitu ere. Oraindik orain argitaratua du Emearen bidea supergizakiaren aroan (Alberdania 2022), estilo bikainean idatzia: sakon bezain arin, bristadak darizkiola, hari finez trebeki ehundua oso-osorik, hasi eta buka. Egungo munduak daraman bideari eta […]

Den guztia baturik dago

Gizakia osotasunarekin lotua dagoela, errealitate guztiarekin, ezagutuarekin zein ezagutezinarekin, harreman bereizezina duela ulertzea eta esaten saiatzea: horretan datza gehienbat erlijiosoa deritzogun sentimendua; horretan datza gehienbat aldarri mistikoa, zeina baita gure espeziearen erreakzio baloratuenetakoa eta desiratuenetakoa. Hau harrigarria da. Erraza da hori esatea. Dena den, harreman horren sentimendu sakonari esker izan ziren Jesus bat, San Agustin […]