Posts

BIZIPENAK IRAUNKOR, ADIERAZPENAK ALDAKOR

Korapilo eta maratila asko ditu “erlijio” hitzak. Ehundaka definizio desberdin eman dira, baina denak gutxi gorabeherakoak, bat bakarrik ere ez zehatz eta osoa, definizio batek izan beharko lukeen bezala. “Artea” definitzea bezain zaila da “erlijioa” definitzea. Latinezko religio-tik dator, noski, euskarazko “erlijio”, baina latinezko hitzaren beraren jatorria edo etimologia apenas dakigun zein den: Zizeron-en esanetan, […]