Posts

JUDIZIOA? PURGATORIOA? INFERNUA?

Kristau-erlijioko zoko ilun horietara hurbildu nahi nuke, ilunak berak argitara gida gaitzakeelakoan, gaua baita egunaren ama. Judizioa, purgatorioa, infernua… Mendeetako beldurra daramate hitz horiek zuztarretan itsatsirik. Beldurra, beldur gorria, beldur larria. Aspaldi esana da, gizakiaren beldurrak sortu omen zuela erlijioa, eta begien bistakoa da erlijioak beldur asko sortu duela. Beraz, erlijioa beldurraren sorkari eta beldurraren […]

Hilezkortasuna, piztuera ala berraragiztapena?

Duela 70.000 urte, gizakiak harpeetan bizi ziren garaian, lore-petalozko geruza baten gainean hobiratzen zituzten hildakoak non edo non. Loretik fruitua, hazia eta landare berria sortzen den antzera, hobiko gorputz hiletik izaki berria sortuko zen esperantza adierazi nahiz edo? Askoz geroago etorri ziren idazkiak, filosofia-sistemak, erlijio handiak… Hil eta geroko gora-behera guztiak zehatz-mehatz erakutsi zizkiguten: gorputz […]