Posts

Gizadian fede

Duela egun batzuk, afaltzen ari ginela, Malenek hain gustuko dituen ateraldi horietako bat irakurri zigun: “Estralurtarrak, bai, existitzen dira. Froga da ez direla hona etortzen”. Barre egin ondoren, esan nuen: “Estralurtarrik baldin bada, Lurrera ez etortzea izango lukete onena oraintxe bertan”, eta bide serioagotik abiatu zen solasa. Honako galdera hauek bezain serioa: jarrai ote dezakegu […]