Posts

Elizari buruzko gogoetak Munilla joan eta gero

Espero zen baino beranduago, baina joan da Jose Ignazio Munilla, 2010etik 2022ra Donostiako elizbarrutiko gotzain izan eta gero. Hurrengo orrialdeetan, RELIGION DIGITALeko zuzendariak proposatutako galdera-sortari erantzuten diot, baina, gure elizbarrutiaz harago, sakoneko hausnarketa orokorra eskaintzen dut Eliza katolikoaren egoerari buruz: 1) Zer utzi du atzean? 12 urte igaro eta gero, hemen uzten duen egoera sozial, […]

Hitzaren eske nator

Duela zazpi hilabete, Gabon bezperan, hitzik gabe gelditu nintzen, Zakariasen antzera. Berriro datorkit gogora aldi baterako mutu gelditu zen Jerusalemgo apaizaren istorioa, Jesusen profeta aitzindari izan zenaren aitaren istorio hura. Jaio zitzaion semea, hain desiratua, eta inork ez zekien zer izen jarri, haurraren ama Isabelek izan ezik, amek beti jakin ohi baitute, jakin, seme-alaba bakoitzaren […]