Posts

Xipri Arbelbidek kukurruku

Harriduraz eta penaz irakurri dut Xipri Arbelbide, apaiz heletar adiskideak argitaratu berri duen Oilarra kukuruka saiakera, 2019ko Miguel de Unamuno Saria (Erein 2020). Eliza katolikoak gurean bizi duen hilzoria baita saiakeraren gaia, harriturik nago nolaz ausartu den egilea izenburu hori jartzera, oilar-kontuak aipatzera non eta hemen, noiz eta orain. Azkeneraino Xipri. Ez dago amore emateko. […]

Abortuarekiko eztabaida: sintoma poloniarra

Urriaren 22an, Poloniako Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen umekiaren malformazioagatiko abortua. Gogora dezadan: 1993an, eta Eliza kontra zela, Estatuak lau kasutan legeztatu zuen abortua: bortxaketa, intzestua, amaren osasunerako arrisku larria eta fetuaren malformazioa. Polonia berriaren sintoma bat zen, Lech Walesaren nazionalismo politiko-erlijiosotik eta Joan Paulo II.aren errestaurazio katoliko-nazionalistatik gero eta urrunago zegoena. Fetuaren malformazioa […]