Posts

Saint Merry seinale

Les Halles de Beaubourg-en, Pariseko Hornidura-Azoka izandakoan –XX. mendeko 70eko hamarkadan erabat eraldatua eta Paris garaikidearen bihotz komertzial, kultural eta artistiko bihurtua–, bada altxor berezi bat: Saint Merry, XVI. mendeko eliza gotiko ederra, estilo flamigerokoa, “Notre-Dame txikia” deitua izan dena. Arkitekturaren, eskulturaren, pinturaren eta beirateen museo bikaina, turistek nahitaez bisitatu beharreko monumentua. Eta kultu katolikoko […]

VATIKANOKO II. KONTZILIOAZ HARAGO

Askok salatzen dute, arrazoiz salatu ere, Vatikanoko II. Kontzilioaren ukapena eta traizioa gertatzen ari direla eliza katoliko osoan Vatikanoko Kuriaren eraginez eta gotzainen eskutik. Inboluzioa edo atzerabidea aspaldi abiatu zen, duela 32 urte, Juan Paulo II.arekin. Eta Benedikto XVI.arekin are bizkorrago eta kementsuago jarraitzen du aurrera. Atzerabidea aurrera, alegia. Eta gaitz-erdi litzateke, aurrerabidean urrutira iritsiak […]