Gosea, arma genozida
“Gazako Zerrendaren garbiketa etnikorako Israelen plana erritmo onean doa aurrera, agian uste baino hobeto. Sarraskian eta suntsiketa sistematikoan lortutako lorpen garrantzitsuez gain, azken egunotan lorpen erabakigarria ikusi da: apropos eragindako gosetea emaitzak ematen hasi da.
(…). Apropos eragindako gosetea baino okerragoa den gauza bakarra dago, ordea: nolako Israelen jasotzen den axolagabekeria. Beste haurtxo bat, Yussef al-Safadi, hil zen lekutik ordu eta erdira. Bere familiak ezin izan zuen esne-ordezkorik aurkitu. Hiltzen zen bitartean, Canal 12k sukalde-programa bat transmititzen zuen, audientzia-indize bikainarekin”.
(Gideon Levy, Israelgo Haaretz egunkariko zutabegile kritikoa; gaurko zutabearen hasiera eta amaiera, Francisco Peregilek aipatua: ” Nuestra mejor arma contra la hambruna de Gaza “, EL PAÍS, 2025-07-25)