Aurrerapausoa ala apartheid bedeinkazioa?
Fedearen Doktrinarako Vatikanoko Dikasterioaren Adierazpen batek “egoera irregularretan dauden bikoteen eta sexu bereko bikoteen bedeinkapenak” onartu ditu. Baina ohartarazten du, bedeinkapen horietan “ezin dela liturgia-erritorik izan, ezta festa–elementurik ere, hala nola ezkontza-jantziak edo festa. Bedeinkapena ezin da eman bikotearen ezkontzakoan ere ezkontza zibila onartzen den herrialdeetan”.
Erabakiak eragiten dien kolektiboetan, iritzi-banaketa dago erabakia “aurrerapausotzat” hartzen dutenen eta “apartheid bedeinkapen” gisa ikusten dutenen artean.
2021ean, Fedearen Doktrinarako Kongregazioak adierazi zuen Elizak ezin dituela bi gizon edo bi emakumeren elkartzeak bedeinkatu, “Jainkoak ezin baitu bekatua bedeinkatu”. Orain onartzen du Jainkoak bedeinkatzen duela bekataria, baina bekatari dela jakinaraziz.
Beraz, bigarren mailako bedeinkazioa litzateke, bedeinkazio apaldua, eta ezkutuka bezala emana. Festarik gabeko bedeinkazioa. Bedeinkazioa? Ez ote zen hobe isiltzea apartheid bedeinkazio baten, bedeinkapen lotsagarri eta umiliagarri baten alde hitz egitea baino?
Ulertzen dut eta bat nator Pedro Miguel Ansó, bikote egonkorra duen lagunarengandik jaso berri dudan mezua: “Dezepzioz irakurtzen dut bikote homosexualen bedeinkazioari buruzko oharra. Zer pena doktrina sozial ona duen Aita Santu batek gu ez hartzea heterosexualen pareko pertsonatzat! Eliza honek dezepzionatu egiten du beste behin”.
Aizarna, 2023ko abenduaren 20a