Gazako Jaiotza

Isaak Munther apaiz palestinarrak Belengo eliz elkarte batean egiten du lan.

Israeldar armadaren bonbek suntsitutako etxe-hondakinen artean jarri du Jaiotza elizan: Jesus haurra, palestinar zapian bildua, etxe-hondakinen puska artean harrapatua dago, milaka haur eta heldu bezala, eta hura atera nahian ageri dira Jose eta Maria, artzainek eta hiru Magoek lagundurik.

Isaak Munther apaizak esan du: “Jesus gaur jaioko balitz, Gazako hondakinen artean jaioko litzateke. Guretzat, Jainkoa hondakinen artean dago. Jainkoa kirofanoetan dago”.

Eguberri atarian, gerra guztien aurkako eta egiazko bakearen aldeko aldarri ozena da Belengo Jaiotza hondakinen artean.

Eguberri on.