Posts

Gazako Jaiotza

Isaak Munther apaiz palestinarrak Belengo eliz elkarte batean egiten du lan. Israeldar armadaren bonbek suntsitutako etxe-hondakinen artean jarri du Jaiotza elizan: Jesus haurra, palestinar zapian bildua, etxe-hondakinen puska artean harrapatua dago, milaka haur eta heldu bezala, eta hura atera nahian ageri dira Jose eta Maria, artzainek eta hiru Magoek lagundurik. Isaak Munther apaizak esan du: […]

Bakera bidean bidari

Pau, paz, peace, paix, pace. Frieden. Salam, shalom. Shanti. Heping, heiwa. Mire, mir. BAKEA. Zeinen eder eta anitza den bakearen izendegia! Eta izena esanda badakigu izana zer duen. Baina zerbait esaten hasi orduko –funtsezko gauza guztiekin gertatzen zaigu–, dakiguna galdera eta galdegai bilakatzen zaigu, bakea bera galtzeraino. “Zer da denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit. […]

Bakea

Bakea zer den, zer ez den, hortantxe dago gakoa: Bakea zer den, zer ez den. Bakea on bat da, beti arduratsu zaintzekoa. Bakea beti da on bat erreparoz lantzekoa, bakea beti da on bat lortu orduko prestatzen jarraitu beharrekoa. Bakea ez da geldia, bakea ez da geldoa, bakea ez da nagia. Bakea malkarrak leunduz, sakanak […]