Indigenen aurkako “Aurkikuntzaren Doktrina” errefusatu du Vatikanoak

Nikolas V.a aita santuak “baimen osoa eta librea” eman zion Portugalgo Koroari, afrikar hedapenean “sarrazenoak eta paganoak harrapatzeko eta menpeko bihurtzeko” ( Dum Diversas Bulda, 1452). Alexandro VI.a Borgiak bedeinkatu egin zuen espainiarrak Amerikara joatea eta domeinuak Gaztelaren eta Portugalen artean nola banatu erabaki (Inter Caetera Bulda, 1493). Aita santuen testu horiek eta beste batzuek kolonizazioa babestu zuen kontzeptu juridikoa sortu zuten. Zorionak Vatikanoari doktrina hori gaitzetsi izanagatik, esanez, adibidez:

 

Eliza hobeto jabetu da indigenei beren lurren jabegoa kenduz pairarazi zitzaizkien eta pairarazten zaizkien sufrimenduez.

Elizak Aurkikuntzaren Doktrina deritzon kontzeptuari aurre egitearen garrantzia ikusi du. Doktrina horren arabera, lurrak aurkitu izanak eskubide esklusiboa ematen zien kolonoei, haien titulua edo jabegoa deuseztatzeko, lur horiek indigenei erosiz nahiz konkistatuz.

Elizak badaki dokumentu horien edukia helburu politikoetarako manipulatu dutela potentzia kolonialek populazio indigenen aurkako ekintza immoralak justifikatzeko, batzuetan eliz agintariak horren aurka jarri gabe eginak. Bidezkoa da oker horiek aitortzea, asimilazio-politiken ondorio izugarriak eta herri indigenek jasandako mina aitortzea, eta barkamena eskatzea. Gainera, Frantzisko aita santuak zera eskatu du: “Kristau elkarteak ez dezala bere burua inoiz gehiago kutsatu, kultura batzuk beste batzuen gainetik daudelako edo besteen aurka bortxakeria erabiltzea zilegi delako ideiaz”.

(Kulturaren eta Giza Garapen Integralaren aldeko Dikasterioen baterako Oharra, Vatikanoa, 2023ko martxoaren 30a)