Aste Santuak zentzua izan lezake kristau ez direnentzat ere

Aste Santuak zentzua har lezake kristau mitoarekin bat ez datozenentzat ere, baldin eta balitz, ez duela bi mila urteko gizon baten heriotza basatiaren errebindikazioa soilik, baizik eta baita garai hartan boterearen zorroztasunaren biktima izan zirenen –Jerusalemgo kanpoaldean Jesusekin batera gurutziltzatuak barne– duintasun urratuaren erreibindikazioa ere. Oroitzapen horrek are garrantzia handiagoa izango luke agian, baldin eta gaur arte estatu kriminalek bizitza hondatzen jarraitzen dieten guztien oroitzapena balitz. Azken batean, inperio zahar edo berriekin amets egiten duten despotek eragindako doilorkeriak eta bideghabekeriak –orain bertan hor ditugu argi eta garbi, Europako ekialdea pairatzen ari den basakerian– etengabe itzultzen dira,  bijiliak eta prozesioak urtero-urtero errepikatzen diren bezalaxe.

(Fernando Bermejo Rubio, “La identidad de los crucificados en el Gólgota: lo que una investigación histórica descubre sobre la muerte de Jesús”, EL PAÍS, 2023ko apirilaren 3a. UNEDeko irakaslea da Historia Zaharreko departamenduan, eta La invención de Jesús de Nazaret liburuaren egilea)