Posts

Jacques Gaillot, baztertuen gotzainaren oroipenetan

Atzo, apirilak 12, 88 urte zituela, hil zen Jacques Gaillot, 1982tik 1995era Évreuxe-ko (Frantzia) gotzaina, gizon baketsu eta kementsua, baztertutako guztientzako justizia zale sutsua, Jesusen Berri Onaren, senidetasunezko munduaren, gizatasunezko Elizaren profeta. Soldadutzaren aurkako kontzientzia-eragozpena babestu zuen; apartheida, armen salmenta eta kolonialismo-mota guztiak salatu zituen; ekintza bakezaleak eta antimilitarrak bultzatu zituen; Irakaskuntza Laikoaren alde egin […]

Dionisio Amundarain. Egunean eguneko ebanjelioa – Aurkezpena

Berri ona egunen harian 1. Eguneroko ebanjelioa. Egun bakoitzak badu bere nekea, eta behar du bere berri ona. Horixe eskaintzen digu liburu honek, hara: datozen urteetako eguneroko ebanjelioa, “berri ona”. Urteetako egutegiari egunez egun xuxen jarraituz, eta azalpen soil bezain egokiz argiturik, Jesusen berri ona isurtzen digu egunero tantaka, egunero edateko. Behar dugu. Eguneroko nekeetan […]