Posts

Jürgen Moltmann-en (1926-2024) oroimen eskertuan

Esker oneko omenaldi apala eskaini nahi diot ekainaren 3an hil zen Jürgen Moltmanni. 80ko hamarkadaren amaieratik, nire bidea eta hausnarketa pertsonala gehien bultzatu duten teologoetako bat da. Ohoratzen dut haren teologia, munduko zauri, arrisku eta dramek gidatua, historiako biktimen aldeko konpromisoak, dei politikoak, askapen-sugarrak osoki orientatua. Ohoratzen dut itxaropen erne eta aktiboari, itxaropen inspiratu, erresistente, […]

Neurritasuna

Neurritasuna funtsezko bertutea da bizitzan. Eta “bertutea” diodanean, ez diot adiera moral, aszetiko eta erlijiosoan, hitzaren zentzu etimologikoan baizik: indarra. Neurritasunak bizi-indar lasaia, energia bare eta garaiezina esan nahi du. Zentzuz, izariz eta moderazioz osatua da. Zentzua: ontasunaren zuhurtzia. Izaria: den guztiaren eta garenaren neurriak inspiratutako jakinduria. Moderazioa: desiraren oreka, libre eta ondua. Neurritasunak murriztea […]