Posts

Andres Ortiz-Oses-i. In memoriam

Gogoan zaitut, Andres, Deustuko Unibertsitateko pasillo hartan, haur-irribarrea ezpainetan, txispa begietan, filosofoa paseoko zapatiletan, aforismorako eta paradoxarako zorian. Har ezazu bakean atseden, ikusgaian ikusezinaren hermeneuta nekaezin horrek.   Disoluzioaren bidezko soluzioa – Bizitzaren arazo mugaezina bere mugatasunean (heriotza) erresolbitzen da: gure existentziaren azken arazoa, azken batean, bere azkenean (kanalean irekita) erresolbitzen da. – Halako disoluzio-eragiketaren […]

Arreta. Arreta. Arreta. Filosofiaren alde ikuspegi espiritual edo mistikotik

“Filosofiaren defentsan” bildu gara, baina utz iezadazue galdera deseroso batekin hasten: “Filosofiak ba ote du defenditu beharrik?”. Tamalgarria deritzot, noski, hezkuntzan filosofiari lekua murriztea, are hezkuntzatik filosofia erabat kentzea. Galera larria litzateke gizartearentzat, gizartea ez baita bizi dirua ematen duenetik bakarrik, ezta “beste zerbaitetarako” balio duenetik bakarrik ere. Baina nago, filosofiaren alde egin nahi dugunean […]