Posts

Gogoan zaitugu, José Ellacuría

Duela urtebete igaro zen José Ellacuría bizitza honetatik (1928-2020) formarik gabeko Bizira. Gehien maite dutenekin bat eginik, hura oroimenera, gogora, bizira ekarriz ospatzen dut egun hau. Gaur goizeko lehen orduan, hurbilen egon zen pertsonaren mezu elektroniko hau jaso dut: “Elkarrekin bide berriak aurkituz joan ginen, gure fedea sakonago, helduago, benetakoago eta pluralago bizitzeko, Ekialdeko eta […]

Enpatia

Enpatia terminoa XX. mendean sortu zen, beste baten sentimenduak beraren barrutik bezala ulertzeko gaitasuna adierazteko. Enpatia grekotik dator, nahiz eta hitz horrek berez “pasioa”, “sufrimendua”, “gaixotasuna” esan nahi duen (en: barruan; pathos: sentimendua, sufrimendua). Gure “enpatia” esateko grezierazko terminoa sympatheia zen, latinera konpassio bezala itzuli zena. Gatozen funtsezkora: enpatia, sinpatia eta erruki edo konpasio (hau […]

Loreto, bizitza argitsua

Loreto Rey Arnaiz-ek arrasto ezabaezina utzi du askorengan. Ingurukoen alde, batez ere gure munduan gehien sufritzen dutenen alde pozik bizitzeko etengabeko deia izan da haren lana. Vanguardia Obrera komunitate kristauko kide izan da hasieratik, eta polizia frankistak Argumosa kalean egindako miaketa ugari pairatu ditu. Espainiako Oscar Romero Elkartasun Batzordeen eta Kristau Elkarte Herrikoien Herri Komunitate […]