Loreto, bizitza argitsua

Loreto Rey Arnaiz-ek arrasto ezabaezina utzi du askorengan. Ingurukoen alde, batez ere gure munduan gehien sufritzen dutenen alde pozik bizitzeko etengabeko deia izan da haren lana.

Vanguardia Obrera komunitate kristauko kide izan da hasieratik, eta polizia frankistak Argumosa kalean egindako miaketa ugari pairatu ditu. Espainiako Oscar Romero Elkartasun Batzordeen eta Kristau Elkarte Herrikoien Herri Komunitate Kristauen sortzaileetako bat izan zen.

1990ean, emakumezko beste zenbait kiderekin batera, lehengo Zairera bidaia egin zuten, hango komunitateen deiari erantzunez, haien errealitatea ezagutu eta haien zapalkuntza, pobretze, borroka eta itxaropenei buruz egiaz berri eman zezaten. Hain sakon ukiturik itzuli ziren, ze Afrika Beltzarekiko Elkartasun Batzordeak sortzea erabaki zuten. Orduz geroztik, Afrikarekiko eta bertako jendearekiko elkartasunean, egian eta maitasunean bizitzeko eginahalak egin ditu.

Ondoren, Munzihirwa taldea sortu genuen, Afrikako herriei elkartasuna eskaintzeko asmoz, baita Afrika Beltzean bereziki bizi ziren gatazken eta errealitateari buruzko informazio alternatiboa ere. Al Fondo buletina sortu genuen, Afrika Beltzeko Batzordeek oraindik argitaratzen eta banatzen dutena.

Garrantzitsuena eta azpimarragarriena, beste ezeren gainetik, bere gizatasun itzela da.

Loreto, arreba eta adiskide maitea, berreskuratu duzu jada zeure argitasun osoa eta zeure begirada arretatsu, sarkor, profetiko, kontenplatiboa. Jarrai ezazu gurekin, arren. Hainbeste dira doazenak, non umezurtz sentitzen baikara zuen presentziarik gabe… Oparitu iezazkiguzu zure itxaropena eta alaitasuna, gaur eguneroko ogia eta argia bezain bizigarri eta beharrezko ditugunak.

(Miguel Ángel Mesa. Beronen blogetik harturiko atalak: https://www.religiondigital.org/otro_mundo_es_posible/Loreto-vida-luminosa_7_2325737412.html )