Posts

Lema galdu dut

Mendia galtzen dut hodeiari garrasika ari den ikatzetan. Lema galtzen dut iparrorratza lasterbide bila darabildanean. Bidegurutzearen aurrean Absentziak mehatxatzen nauenean, nire Argiak zalantza dagi. Ikara dagit emozio bakoitzaren bat-bateko aldaketan, emozioaz “nia” jabetzen denean. Lohitan harrapatua gelditzen naiz, azalera irten nahi duen igeltxo gorria bezala, nire Bidezidorra gandutzen duen behe-lainoa bezala. Zail bihurtzen da Unibertsoarekin […]

Zaude “Horretan”

“Hor, zure arteriarik sakonenaren taupadetan taupadaka ari den, zure iritzia eta hitzak baino lehenagokoa den ‘Horretan’ sostengatzera, egotera gonbidatzen zaitut: mintzaira eta hizkuntza ororen atzean dagoen hatsean. Belarria makurtu eta argiaren kantua entzuteko prest egotera, eta egiazko adimenaren arnasa arnasten duenari, haren egiazko iturburu –zuzien antzeko– direnen xuxurla horri adi egotera gonbidatzen zaitut, nola kantuan […]

Arreta. Arreta. Arreta. Filosofiaren alde ikuspegi espiritual edo mistikotik

“Filosofiaren defentsan” bildu gara, baina utz iezadazue galdera deseroso batekin hasten: “Filosofiak ba ote du defenditu beharrik?”. Tamalgarria deritzot, noski, hezkuntzan filosofiari lekua murriztea, are hezkuntzatik filosofia erabat kentzea. Galera larria litzateke gizartearentzat, gizartea ez baita bizi dirua ematen duenetik bakarrik, ezta “beste zerbaitetarako” balio duenetik bakarrik ere. Baina nago, filosofiaren alde egin nahi dugunean […]