Lema galdu dut

Mendia galtzen dut
hodeiari garrasika ari den ikatzetan.

Lema galtzen dut
iparrorratza lasterbide bila darabildanean.
Bidegurutzearen aurrean
Absentziak mehatxatzen nauenean,
nire Argiak zalantza dagi.

Ikara dagit emozio bakoitzaren
bat-bateko aldaketan,
emozioaz “nia” jabetzen denean.
Lohitan harrapatua gelditzen naiz,
azalera irten nahi duen
igeltxo gorria bezala,
nire Bidezidorra gandutzen duen behe-lainoa bezala.

Zail bihurtzen da Unibertsoarekin Bat sentitzea
eta ez dut aurkitzen behar dudan Bakea.

Isiltasun sakona berreskuratzen dudanean
eta neure burua ahalegindu gabe uzten dudanean,
berriro agertzen da hustasuneranzko gezia
Infiniturantz disparatuz.
Arretan pausatzen da Arreta.

Zergatik… nire hitzak hain errazak
eta nire itxura hain sakratua direlarik,
zergatik… Esentzia, Lema, Egunsentia naizelarik.
ez datorkit itua Etxera
eta galtzen dut neure Handitasuna?

Hauxe besterik ez… Izatea ahaztu dut.

(Nora, in: www.www.espiritualidadpamplona-irunea.org)