Posts

NAZARETEKO JESUS, GIZAKIAREN SEME, JAINKOAREN SEME

Usadioari jarraituz, “gizaki”” minuskulaz idatzi dut, eta “Jainko” maiuskulaz. Baina ez dut uste Jainkoak zerikusi handirik duenik gure maiuskulekin, ezta gizakiak ere gure minuskulekin, nahiz eta gu hain minuskuloak izan. Nazareteko Jesus Jainkoaren seme aitortzeak ez ote liguke eragin behar “jainkoa” maiuskulaz bezainbat minuskulaz idaztera eta “Gizakia” minuskulaz bezainbat maiuskulaz? Nazareteko profeta ausart eta gupidatsuari […]

JESUKRISTO ETA ERLIJIOAK. ZENBAIT IKUSPEGI

“Jesu Kristo eta erlijioak”: kristau fedearen mami-mamia ukitzera nator, zalantza eta beldur. Konbentzimendu batek bultzatzen nau, erreparuak erreparu, arriskuak arrisku: gaur egun kristau teologiak teoria mailan duen arazorik “gaurkoena”, premiazkoena eta konplexuena da, eta ezin dugu saihestu. Zenbaitek senti dezake oinen azpian zorua galtzen zaiola, edo fedeko oinarriak kordokatzen zaizkiola, edo kristautasunaren zutabeak astintzen direla… […]