Posts

Zenbat urteko kartzela sexu-erasotzaileentzat?

2022ko urrian sartu zen indarrean espainiar Estatuan “Sexu Askatasuna Bermatzeko Lege Organikoa”,“Bai solik da bai legea“ bezala ezagunagoa. Bertan, baimenik gabeko sexu-ekintza oro sexu-eraso delitutzat hartzen da, abusu hutsaren figura ezabatuz. Legeak emakumearen aurka emakume izateagatik egindako indarkeria guztiak hartzen ditu gogoan. Biktimak, bereziki emakumeak, babesteko neurriak indartzen ditu, eta haurrentzako babes-neurri bereziak ezartzen dira. […]

UCAko martirien hiltzaile bat kondenatu

Urrats erabakigarria eman berri da justiziarako bidean 1989an, egunsenti beltz ilargidun hartan, UCAko (San Salvador) unibertsitate jesuitan hil zituztenekiko: Ignazio Ellakuria, Segundo Montes, Amando López, Ignacio Martín-Baró, Juan Ramón Moreno eta Joaquín López, jesuitak, eta Julia Elba Ramos, jesuiten egoitzako sukaldaria, eta 15 urteko haren alaba Celina Mariceth Ramola. Ezin nituen utzi bakoitza bere martiri-izen […]