Posts

Emozio sakona eta funtsezko bi galdera. Aita Santuaren otoitz-bijiliaz Bartzelonan

Atzo, afalondoan egunero bezala, telebista piztu genuen albistegia entzuteko, ontziak garbitu eta sukaldea jasotzen genuen bitartean. Une horretan, neska gazte bat ari zen kontatzen depresiozko gau beltza pairatu zuela, bere buruaz beste egiten saiatzeraino. Hunkiturik, eta isil-isilik, dena utzi eta eseri egin ginen, hari adi-adi. Bartzelonako Lluis Companys Estadio Olinpikoan ari zen gertatzen, Leon aita […]

Teologia berregin, eliz komunioa berreraiki. Leon XIV.ak Espainiara egitekoa duen bidaiaz zenbait gogoeta

Hilabete barru, Leon XIV.a aita santua Espainiara etortzekoa da, Altxa begiak lelopean. Ezin dut jakin, noski, bere hitzaldi ugarietan zer esango duen, baina leloa bera dotorea da, eta, askotan, jestu soilek gehiago adierazten dute hitzek baino. Bidaia honi gagozkiola, egitarauan aurreikusiak diren zenbait bisita ditugu jestu nagusi, eta horietan dago, niretzat, bidaia honek duen intentzio […]