Posts

Pazkoaren ostean

Pazkoaren ostean zutik dirau itxaropenak; ez du etsitzen ontasunak desagertzera, txingarretan da; itxuraz ezdeusa garrantzitsuen bilakatzen da; arbuiagarriak eta apalak utopia librea askatzen du jarrai dezan aurrera. Pazko-suaren ondoren, pizturik eta prest geldi bedi brasa, sakon arnasten jarrai dezan inguruan. Naturalaren dastamena berbizi dadin eta gogorra hautsi samurrarekin. Pazko zoriontsua! (Toño Martínez)

Jesusen Pazkoa eta Pazko unibertsala

Pazkoa dugu berriro. Jesus profeta gurutziltzatuaren, kristauontzat gurutziltzatu guztien itxaropenaren irudi paregabea denaren Pazkoa. Udaberriko lehen ilargi beteko Pazkoa da, hainbat eta hainbat kulturak milaka urtez gure aro kristaua baino lehenagotik ospatu izan dutena: txinatarrek, indiarrek, sumertarrek, babiloniarrek eta hebrearrek, eta erdialdeko Amerikako maia-herriek, zeinek, beren lurrari horrela deitu baino milaka urte lehenago jada, ilargiaren […]

Nazareteko Jesus

Nola utziko zaitugu zarena soilik izaten, murriztu gabe, maneiatu gabe? Zuregan sinetsiz, nola ez zaitugu aldarrikatuko Kristautasunaren pareko, haren aldean handi eta on?… Nazareteko Jesus, seme eta anaia, neba, Jainkoarengan Bizidun eta gure eskuetan ogi, bide eta bidelagun, gure bizitzen askatzaile oso, itsas bazterrean egunsentiz zatozena, txingarrak eta zauriak pizturik. (Pedro Casaldáliga, 1928-2020, profeta, poeta, […]

Moral sexualaren bizitza, heriotza eta piztuera

Aro komuneko –mendebaldeko munduan oraindik ezagunagoa den “Kristoren ondorengo”– 30. urtean, udaberriko lehen ilargi beteak Palestinako gaua argitzen zuenean, Nazareteko Jesus zeritzan profeta gazte librea preso hartu, prozesu sumarisimo batean juzgatu eta gurutzera kondenatu zuen erromatar prokuradoreak, Sanedrin erlijiosoaren eskariz eta berarekin ados. Bere delitua: hitzez eta egitez aldarrikatzea “larunbata bizirako dela, eta ez bizia […]