Posts

“Jainkorik” gabeko espiritualtasuna zibilizazioa aldatzeko

Noizbait arrakasta izango badu, ikuspegi berri hau leun aurkeztu behar da. Esan dezakegu: Horra errealitatea. Ez al da txundigarria? Zer gehiago nahi dugu Jainko batengandik? Bai, uko egiten diogu guri laguntzeko esku hartzen duen Jainkoari. Uko egiten diegu zeruari eta infernuari. Baina geuk irabazten dugu, erantzukizuna eta espiritu-heldutasuna irabazten ditugu. Badakit, etika eboluziotik datorrela esateak […]

“Jainkoa”: unibertsoaren sormen harrigarria

Jainkoa da sortu dugun sinbolorik boteretsuena. Baina Jainko hitza erabili behar ote dugu? Gurea da aukera. Nirea baiezko zuhurra da. Jainkoak ezagutzen dugun unibertso bakarraren, gurearen, sormen zabal eta etengabea adieraztea nahi dut. Zer irabazten dugu Jainko hitzaren erabilerarekin? Asko, nik uste, hitzak harridura eta erreberentzia baitakartza. Harridura eta erreberentzia hori, ez antzinako nire israeldar […]