“Jainkorik” gabeko espiritualtasuna zibilizazioa aldatzeko

Noizbait arrakasta izango badu, ikuspegi berri hau leun aurkeztu behar da. Esan dezakegu: Horra errealitatea. Ez al da txundigarria? Zer gehiago nahi dugu Jainko batengandik? Bai, uko egiten diogu guri laguntzeko esku hartzen duen Jainkoari. Uko egiten diegu zeruari eta infernuari. Baina geuk irabazten dugu, erantzukizuna eta espiritu-heldutasuna irabazten ditugu. Badakit, etika eboluziotik datorrela esateak ahuldu egiten duela Jainkoaren autoritatea etikaren iturri gisa. Baina Jainko hori behar ote dugu orain? Uste dut ezetz. Postmodernismoak ekarri digun basamortu espirituala ere ez dugu behar. Kenneth Arrow nire lagun miretsiaz haratago, parke naturalak baliotsuak dira bizia berez baliotsua delako, emergentziaren, bilakaeraren eta sormenaren miraria. Errealitatea benetan txundigarria da. Beraz, baliagarria iruditzen bazaizu, egin dezagun aurrera, aspaldi esan zen bezala, eta gonbida ditzagun beste batzuk errealitatearen ikuspegi berri hau kontuan hartzera. Berau medio, birsor ditzagun komunitate espirituala eta pertenentzia. Goazen aurrera. Zibilizazioa aldatu beharra dago.

Stuart Alan Kauffman (1939-), estatubatuar biologo ospetsua, ateoa, “Beyond reductionism: reinventing the Sacred” artikulua, 2007