Posts

Jainkoa unibertsoaren sormen gisa

Merezi al du oraindik “Jainkoaz” hitz egitea? Egia esan, ez dakit, baina, zalantza eta guzti, jende askorentzat –baita neuretzat ere– unibertsoko Misterio esanezinik sakonena eta onena esateko modu ona da oraindik, eta justiziaren eta bakearen inspirazio-iturri hainbeste behar duen mundu honetan. Latinezko Deus hitza bera (hortik Dios, Dieu, Dio), deiw (“argi”) erro indoeuroparretik eratorria, metafora […]

Sorkari, sortzaile, sortzear

Lurrean hedatzen ari den suntsipen lazgarriak Lurrak bere baitan duen sormen-misterio sakonari begira jartzen nau. Sormenaren seme-alaba gara, eta sormenaren arduradun. Arnasten dudan airearen sorkaria naiz, gorputz osoan zehar dabilkidan odolarena, elikatzen nauten substantziena, atomo eta molekulena, zelula eta ehunena, nire bizi-funtzioak betetzen dituzten organoena, 100 mila milioi inguru neuronen eta 100 bilioitik gora neurona-konexiorena, […]

“Jainkoa”: unibertsoaren sormen harrigarria

Jainkoa da sortu dugun sinbolorik boteretsuena. Baina Jainko hitza erabili behar ote dugu? Gurea da aukera. Nirea baiezko zuhurra da. Jainkoak ezagutzen dugun unibertso bakarraren, gurearen, sormen zabal eta etengabea adieraztea nahi dut. Zer irabazten dugu Jainko hitzaren erabilerarekin? Asko, nik uste, hitzak harridura eta erreberentzia baitakartza. Harridura eta erreberentzia hori, ez antzinako nire israeldar […]