Posts

XABIER LETE: hamasei gutun lekuko

Gaurko egunez, abenduak 4 –hamalau urte jada–, joan zen, autobusa hartuta, Biziaren betean Lourdesekin jaiotzera. Lagun gaitzazue bidean garenok.   Altxor preziatu bat neukan, kontu eta estimu handiz gordea: Xabier Letek bere azken urteetan (2004tik 2009ra bitartean) idatzi zizkidan 16 gutun. Eta hura joan eta hamar urtera, denak guztien esku jartzera deliberatu naiz, izan zen […]

Zergatik sufritzen dugu? Askatu ote gaitezke?

Animalia askok eta askok –harretatik ugaztunetara, intsektu, molusku, anfibio, arrain, narrasti eta hegaztiak tartean– mina sentitzen dute. Eta min zehatz eta isolatua ez ezik, organismoaren ondoez orokorra ere bai. Modu eta maila desberdinetan, baina sufritu egiten dute. Sufritzen duen bizi-komunitate bateko kide gara gizakiok, sufrimendu-komunitate planetario hain handia, non begiratze hutsak izutzen eta nahasten gaituen. […]

Oin hutsik

Oin hutsik egiten dugu bizitzako bidea itsaso ondoko labarretatik. Eta gure historia gure oinetan lehertzen diren uhinen historia da: batzuetan, indartsu, aurpegia zipriztintzen digute kresalaz, beste batzuetan, mantso-mantso etortzen zaizkigu, ahuldurik, zauri handi baten minak jo balitu bezala. Eta uhinei begira gelditzen gara, gure bihotza, bederen, eguzkia irteten eta ezkutatzen den horizontera eraman dezaten, iluntasunaren […]

Sufrimendua, hori da dena

Xabier Lete (…). Eskutitz hau idazteak pena eta lotsa besterik ez dit ematen. Zure azkena jaso ondoren, emaitza hobea espero nuen nire aldetik, baina asteak badoaz eta ez naiz kapaz sufrimenduari buruzko lana amaitzeko. Zergatik da hori horrela? Zergatik ilunaldi amaigabe hau? Joan zen maiatzean erietxean ingresatua egon nintzen egun batzuk, eta handik irten nintzen […]