Posts

Inbasioa gelditu, politika sustatu

Basakeria, lazkeria, gizagabea, ikaragarria… hiztegiak ez dira aski egun hauetan Ukrainako lautadetan eta hirietan, Europa zibilizatuaren bihotzean, ikusten ari garena deskribatzeko. Nolatan iritsi gara –pluraleko lehen pertsonan diot– honaino XXI. mendeko 20ko hamarkadan, hirugarren mundu-gerraren –nuklearra oraingoan– ertz-ertzeraino, beste bi mundu-gerra eta gero, hemen bertan sortuak horiek ere, non eta hemen, zientzien eta arrazoiaren Europan, […]

Hitzak ahotik kendu dizkigute

Hitzak ahotik kendu dizkigute, gure poemak bonben azpian hiltzen dira Kieven, Mariupolen eta Kharkiven hiltzen dituztenekin. Indar basatiak beldurra ezarri nahi du eta badirudi arrakasta duela Dnieper ibaiaren bazter gozoetan zehar. Baina badakigu anai-arreben herria beti jaikitzen dela eta bere biktimen odola ez dela alferrik isurtzen lur umiliatuan. Haien ondoan jarraituko dugu, haien dolu-sutan argituko […]