Posts

Zorionaren bila

Goiz eder batez, bizitzaz nekatuta, egunerokoaren asperrak jota, zorionaren bila irten nintzen. Ustez, banekien non egon zitekeen eta eskua luzatzearekin aski izango nuen. Bidean nindoala, mitxoleten gorria ikusi nuen soroetan, bitxiloreen zuria eta lilien urdina ezpondetan. Sorta bat egin nuen, baina, berehala lehortu eta zimeldu zitzaidan, beroagatik. “Honek ezin du zoriona izan”, esan nuen nirekiko. […]

Emakume bat tratu txarrak jasana

Duela hogeita hamar urte inguru gertatu zen hau, Ganges ibai bazterrean, Benaresen. Emakume batek –hogeita hamar urte bezala eduki zitzakeen berrogeita hamar, horretarainoxe erasana baitzion tuberkulosiak– semetxo bat zeukan besoetan eta bi urte inguruko alaba ondoan. Ez zegoen itxaropenik beretzat. Senar alkoholiko baten biktima izan zen, eta halako batean senarrak abandonatua. Beraz, haren bizitza, edonondik […]