Kaosaren geopolitika eta argiaren profeziak
Kaosaren geopolitika
“Israelek ez du bete nazioarteko konpromiso bakar bat ere bere historian zehar. Baina ez du horregatik konturik eman. Bere salbuespen-izaeraren osagaia da, eta berau bere Estatu-idiosinkrasiaren oinarria. Eta ondorio politiko edo legalen gabezia metatu hauxe da egungo egoerara ekarri duen arrazoi nagusietako bat: mundu osoaren aurrean genozidioa egin ahal izatera.
Sarraskia Netanyahuk gehien behar zuenean etorri da. Bere herri-onarpena gerra-psikosiari esker aparra bezala igo eta gero, ahots kritikoak berpizten hasiak ziren, batez ere Barne Arazoetako zerbitzu sekretuen purgarengatik, Israelen historian aurrekaririk ez zuen zerbait. Une egokia zen, bada, hain etekin onak eman dizkion espiritu nazional-sionista suspertzeko. Inkesta berri baten arabera, israeldarren % 52,7 su-etenaren bigarren faseari ekitearen alde dago.
Nazioarteko egoera ezin zekiokeen Netanyahuri aldekoago izan. Trumpek kaosaren geopolitika jarri du martxan, halako punturaino non orain arteko konbentzio guztiak indarrik gabe geratu baitira. Eta Netanyahuk kaosa muturrera eraman nahi du: Iranen aurkako borrokara, Saudi Arabia Israelekin lerrokatzera behartua gerta dadin”
Luz Gómez, EL PAÍS engunkaria, 2025/03/18
Hala eta guztiz ere, argia bada
Kaos ilun honetan, indar menperatzailearen eta suntsipenaren geopolitika honetan, sorgortasunaren eta inkontzientziaren erokeria honetan, argi-txinparta guztiek eta giza espezie honenganako konfiantza-izpi guztiek lilura huts dirudite. Baina begiratzen dut palestinar herriaren erresistentzia baketsu eta aktiboa, begiratzen israeldar justu solidarioen manifestazioak, begiratzen berde-berritzen ari den naturaren indarra. Ilunpe guztiak ilunpe, argia bada eta garaiezina da bere baitan hartzen duenarengan.
Joxe Arregi, Aizarna, 2025eko martxoaren 21ean
www.josearregi.com