Abenduko Antifona Nagusiak

(Bertsio librea. Nor nori ari zaio eske Antifona hauetan? Zu zeu baden ororen Hondoari. Izaki guztiak zuri, zure Hondoari)

Abenduak 17: Oi Jakituria, dena sendo eta gozo eratzen duzuna, zatoz eta erakuts iezaguzu osasun-bidea!

Abenduak 18: Oi Izen oroz Haraindiko, Sutan den Sasi, Askatasunaren Lege, zatoz zeure besoaren botereaz gu askatzera!

Abenduak 19: Oi Bizi-Zuhaitzaren Kimu, herrientzat ezaugarri altxatzen zarena, zatoz gu libratzera, ez luzatu gehiago!

Abenduak 20: Oi historiaren Giltza, ireki eta inork itxi ezin, itxi eta inork ireki ezin duena, etorri eta askatu ilunpean eta heriotzaren itzalean bizi diren gatibuak!

Abenduak 21: Oi Goiz-Argi, justiziazko Eguzki, zatoz ilunpetan eta heriotzaren itzalean bizi direnak argitzera!

Abenduak 22: Oi Nazioen Irrika, herri guztiak bat egiten dituzuna, zatoz eta salba ezazu lurreko buztinaz moldatu duzun gizakia!

Abendua 23: Oi Emmanuel, nazioen Itxaropen eta herrien Salbatzailea, zatoz gu salbatzera!