Konpromiso batean elkar besarkatu

Nik ere mundutik ihes egin nahi izan nuen. Zuek eragotzi zenidaten, zeuen eskutitzekin, kalean esandako zeuen hitzekin, zeuen babesgabetasunarekin.

Beraz, bizitzako azken hitzen seriotasunez, konpromiso batean elkar besarka dezagula proposatzen dizuet: irten gaitezen espazio irekietara, arriska gaitezen bestearengatik, izan dezagun esperantza, besoak luzatzen dituenarekin, historiaren olatu berri batek altxatuko gaituela. Agian ari da dagoeneko, isil-isilik eta lurpean, neguko lurrazpian taupadaka ari diren kimuak bezala.

Ernesto Sábato, Antes del fin

Gaztelaniatik itzulia