Posts

BEKATUAZ ETA BARKAMENAZ

Bekatuari eta barkamenari buruz 20-30 urteko gazteentzat idatzi behar banu, oso bestelako gogoetak proposatuko nituzke. Gure gazteek ez dituzte pairatu eliz diskurtso moralistaren ondorio gaiztoak. Dituzten zauriak –ze zauriak izan, badituzte, eta zenbat!– ez dira jainko-irudi zigortzaile eta errepresiboak eraginak. Ez dira erru-sentipen, “bekatuen aitorpen” eta kontzientzia-lasaitasunaren gurpil ero erogarrian harrapaturik egon, eta eskerrak! Baina […]

JESUS, BARKAMENAREN SAKRAMENTU

Behin eta berriro esan ohi da, bekatariekiko barkabera agertu zela Jesus, edota bekatariekiko Jainko barkabera agertu zuela. Egia da eta ez da. Bekatu eta bekatari hitzek zer esan nahi duten. Barkatu eta barkabera hitzek zer esan nahi duten. “Jesus, barkamenaren sakramentu”. Bai, baina bekatu hitza bezain “ekibokoa” eta nahasgarria da barkamen hitza. Horixe argitzera –edo […]

GURUTZEAZ ETA SALBAMENAZ ZENBAIT GOGOETA

Jesusi buruz ezin gara mintzatu, haren gurutzea aipatu gabe. Eta Jesusen gurutzea ezin dugu aipatu, beste hainbat gurutze gogoan izan gabe, eta izadi, herrialde eta gizaki gurutziltzatuentzat Jesusen gurutzeak zer berri on edo ezeren berri onik ekarri ote duen galdetu gabe. Jesusen gurutzea, alegia, berri on?   1. Hainbat galdera! “Jainko salbatzailea”, “Salbatuak gara”, “Betiko […]