Posts

KRISTAUTASUNA ETA ELIZA EUROPA LAIKOAN

OHARRA. Carlos García de Andoin zen zenbaki honetan gai honetaz idaztekoa. Azken-azken orduan ezina adierazi digularik, Joxe Arregik moldatu du ondorengo artikulua, argitaratuak dituen bi idazki baliatuz: J. Arregi, Oinatzak bidean. Erlijioen historia, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo 2004, 357-368 or.; J. Arregi, “Erlijioa eskolan”, in Jakingarriak 55/56 zenb. (2005), 18-23 or. Barka biezagute irakurleek! 1. Sarrera […]

XABIER LETErekin kontu kontari

Xabier Lete. Izenak esaten du.Oiartzunen jaio zen, duela 61 urte. Bizi izan da, bizi izan du. Gozatu eta sufritu. Eta badu zer esanik. Sakon eta garden hustu digu barrena. Eskerrik asko, Xabier! JOXE ARREGI.- “Erlijio-gogoetako” aldizkarian Xabier Leterekin elkarrizketa. Zer irizten diozu? Horrelakorik ez zizuten inoiz eskatuko. XABIER LETE.- Erlijio-gogoetaz diharduen aldizkari baterako elkarrizketarik ez […]

BIZIPENAK IRAUNKOR, ADIERAZPENAK ALDAKOR

Korapilo eta maratila asko ditu “erlijio” hitzak. Ehundaka definizio desberdin eman dira, baina denak gutxi gorabeherakoak, bat bakarrik ere ez zehatz eta osoa, definizio batek izan beharko lukeen bezala. “Artea” definitzea bezain zaila da “erlijioa” definitzea. Latinezko religio-tik dator, noski, euskarazko “erlijio”, baina latinezko hitzaren beraren jatorria edo etimologia apenas dakigun zein den: Zizeron-en esanetan, […]

ERLIJIOAK GAUR ZENTZURIK BAI?

Orain arte ezagutu dugun aurrerapenak –aurrerapen deitzea zilegi bada– ez du erlijioa irentsi. XXI. mendearen hasieran, bizi-bizirik dago galdera gisa nahiz bizipen gisa, baita erakunde gisa ere. Zergatik? Gizakiak, ezagutzen dugunetik eta ezagutzen dugun heinean, harrimena eta galdera bere-bereak dituelako, edertasun eta ontasun betearen deiak eta desirak barnetik gidatzen dutelako, misterio salbagarri batek, hasieran eta […]

R. Otto. Santu dena – Sarrera

Irakurle adiskidea, ez dakit zerk mugitu zaituen liburu hau eskuetan hartzera, ez eta sanctum edo santu hitzak zer dakarkizun ere bihotzera eta gogora. Hitz horrekin, erlijio-esperientziaren oinarria eta funtsa adierazi nahi ditu egileak: guztiz “lehenagokoaren” eta “goragokoaren” aurrean gizakiak askotan, edo gizaki askok bederen, sentitzen duten barne-zirrara eta hunkipena, erakarmen gozoa eta hurbilezin mingarria. Santua […]