Posts

Bakardade zaurtzailea, bakardade sendatzailea

[“Nafarroako liburutegian” (Iruñea) emandako hitzaldia, 2023ko martxoaren 27an; https://www.youtube.com/watch?v=U-pYHo5j3NE&t=614s ] Espiritualtasuna eta sufrimendua ziklo honen antolatzaileek bakardadeari eta sufrimenduari buruz hitz egitea proposatu zidatenean, terminoen anbiguotasunari erreparatu nion lehenengo –askotan gertatzen zaidan bezala–, kasu honetan bakardadea terminoaren anbiguotasunari, eta berau argitu beharrean. Hortik hasiko naiz. Bada bakardade bat herio-zauriz zauritzen gaituena. Vae soli! (Errukarria bakarrik […]

Harmonia

Harmonia grekozko harmodso, “elkartzea” esan nahi duen hitzetik dator. Oreka, proportzioa eta elementu desberdinen bateraketa direnean gauzatzen da harmonia. Hala gertatzen da bere baitan eta inguruarekin ongi bateratua den eraikin proportzionatuan. Edo soinu ezberdin baina adostuz osaturiko harmoniko musikalean. Zozo, birigarro, txantxangorri eta txepetxen kontzertuak oles degion egunsentia. Laranja, purpura, bioleta eta urdin ilunezko orlatan […]

Espiritualtasuna eta klase-borroka

“Espiritualtasuna eta askapen politikoa” (*) gaiari buruz oraindik orain eman nuen hitzaldia dela eta, lagun batek zera idatzi dit: “Espiritualtasunari eta klase-borrokari buruz duzun ikuspegia partekatzea gustatuko litzaidake”. Ez da erronka makala 2021 honetan, hainbeste pandemia dugun urtean eta garaian, ez COVID 19a bakarrik, nahiz eta hau hain latza den. Hona hemen funtsezko zenbait ohar, […]