Posts

Enpatia

Enpatia terminoa XX. mendean sortu zen, beste baten sentimenduak beraren barrutik bezala ulertzeko gaitasuna adierazteko. Enpatia grekotik dator, nahiz eta hitz horrek berez “pasioa”, “sufrimendua”, “gaixotasuna” esan nahi duen (en: barruan; pathos: sentimendua, sufrimendua). Gure “enpatia” esateko grezierazko terminoa sympatheia zen, latinera konpassio bezala itzuli zena. Gatozen funtsezkora: enpatia, sinpatia eta erruki edo konpasio (hau […]

Konfuzio, Analektak – Sarrera

1. Konfuzio K.a. VI. mendean sortu zen Konfuzio, duela bi mila eta bostehun urte pasa. Hona eman ohi diren data zehatzak: K.a. 551n jaio (Qufun, gaurko Shandong eskualdean) eta 479an hil, 72 urterekin. Ezaguna denez, K.a. VI-V. mendeetako garaia guztiz aparta eta esanguratsua da gizadiaren kulturan: hor ditugu Lao Zi, Buda, Mahavira, Bibliako profeta handiak, […]

ABORTUAREN INGURUAN ZENBAIT GOGOETA

Jakinaren gainean ekiten diot orrialde hauek idazteari: apenas lortuko dudan neure zalantzak agertzea eta beste zenbaitenak ugaltzea baizik. Jakinaren gainean, halaber, arazo zailetan hobe dela zalantza ziurtasuna baino. Arazo zaila da abortua, zailik bada. Mingarria da bizi berria sortu dutenentzat, eta emakumearentzat mingarriena. Inork ez du abortatzen borondatez eta gogoz. Inork ez du abortatzen biziari […]