Posts

Jacques Gaillot, baztertuen gotzainaren oroipenetan

Atzo, apirilak 12, 88 urte zituela, hil zen Jacques Gaillot, 1982tik 1995era Évreuxe-ko (Frantzia) gotzaina, gizon baketsu eta kementsua, baztertutako guztientzako justizia zale sutsua, Jesusen Berri Onaren, senidetasunezko munduaren, gizatasunezko Elizaren profeta. Soldadutzaren aurkako kontzientzia-eragozpena babestu zuen; apartheida, armen salmenta eta kolonialismo-mota guztiak salatu zituen; ekintza bakezaleak eta antimilitarrak bultzatu zituen; Irakaskuntza Laikoaren alde egin […]

ETSAI ETA ADISKIDE. BIBLIAKO ZENBAIT IKUSPEGI

Sarrera Etsaiz eta adiskidez betea dago Biblia, giza historia osoa bezala. Elkar maite zutenek elkar gorroto dute batean, elkar gorroto zutenek elkar maite dute bestean; adiskide zirenak etsai dira hemen, etsai zirenak adiskide dira han. Horrelaxe da gizakion historia, hain kontraesankor sarri, hain gorabeheratsu beti. Biblia ere horrelaxe da. Ez da giza historiaren eredu, ispilu […]

JOSE MARI SARASUA mintzo

Sarasuatar arraunlarien sagako oriotarra da Jose Mari, baina bestelako estropada batean eman du bizia.Gorputza makal, burua erne. Eta gogoa ere beti erne, hitza bezala, baina ekintzatik ekintzara beti. Hasieran gogoa zen. Hasieran hitza zen. Hasieran ekintza zen. Hirurak batera, Jose Mari Sarasua dugu. Aurpegi bat bizitza osoko argi eta gidari: bere Mertxeren aurpegia.Kooperatibak, solidaritatea, justizia, […]