Posts

Samuel Paty, martiria

Samuel Paty, Pariseko kanpoaldean dagoen Conflans-Sainte-Honorine hiriko Historia irakasleari, bere ikasle nerabeei Mahomaren karikatura batzuk erakusteagatik 18 urteko gazte batek lepoa moztu izana, Homo Sapiens giza espeziearen porrota da. Europaren, Mendebalde deritzon guztiaren eta bere zibilizazioaren porrota da. Zuzenago, islamismoaren porrot biribila da, sinetsita baitago biraolari bat hiltzeak Allah ohoratzen duela. Baina Islamaren porrot ikaragarria […]

Jalaludin Rumi. Barneko liburua

Sarrera Lokarturik dagoena esnaraztea: hori da maisu espiritual guztien helburua. Hori izan zen Rumi, poeta, mistiko, maisu espiritual paregabearen helburua. Hori da eskuetan duzun liburuaren xedea. Fihi ma fihi: “Daukana dauka”, “Barnean dagoena dago”, “Gordetzen duena gordetzen du”, edo “Dena dauka barnean”… Ez da erraza izenburua bera itzultzea, hainbat esaldiren esanahia zehazki atzematea erraza ez […]

KORANA – Sarrera

Musulmanen liburu sakratua da Korana. Mila eta berrehun milioi gizakiren bizipena eta biziera gidatzen ditu. Egunero-egunero irakurtzen, beneratzen, jarraitzen dute Lurreko ia herrialde guztietan. Ez da gehiegi esatea historia guztian eraginik handienetakoa izan duen liburua dela. Eta eragin hori hedatuz joango da, itxura guztien arabera. Horregatik bakarrik balitz ere, arreta berezia zor zaio eskuan duzun […]