Itxaropenezko Gaua
Hitz hauek ahoskatzeak ausartegia dirudi hainbeste panorama egoskor saminen aurrean. Baina halakoxea da esperantza: pazientzian ekile, sotilki ziur, anonimoki aktibo. Ogi-apurtxoak utziz doa, hainbat zidor sinesgaitz erakutsiz, Ongiaren posibilitatea zabalik utziz. Nahiz eta guk ez sentitu, HORTXE jarraitzen du! Ekintza heroikoen bidez baino gehiago nabaritzen da hurbileko presentzietan, hauek baitute sustatzen askapena kontrako haizeen kontra. […]
