Posts

Unibertsoak Kreatzailea behar ote?

“Iraultza baten hasiera” bezala aurkezten den liburu bat argitaratu zen Frantzian duela 3 urte, zientifikoa eta teologikoa aldi berean (Michel Yves Bolloré eta Olivier Bonnassies, Dieu, la science, les preuves: l ‘aube d’ une révolution, 2021). Egileek – biak ingeniari eta enpresari, eta bigarrena teologian lizentziadun – kristau fedea eta beronen dogma tradizionalak egia direla […]

Sorkari, sortzaile, sortzear

Lurrean hedatzen ari den suntsipen lazgarriak Lurrak bere baitan duen sormen-misterio sakonari begira jartzen nau. Sormenaren seme-alaba gara, eta sormenaren arduradun. Arnasten dudan airearen sorkaria naiz, gorputz osoan zehar dabilkidan odolarena, elikatzen nauten substantziena, atomo eta molekulena, zelula eta ehunena, nire bizi-funtzioak betetzen dituzten organoena, 100 mila milioi inguru neuronen eta 100 bilioitik gora neurona-konexiorena, […]

BERE ANTZ ETA IRUDIRA EGIN GINTUEN

1. Irudi gabearen irudiko “Norenak dira irudi hau eta idazkuna?”, galdetu zuen Jesusek, zergatarako denario bat erakutsi zioten batean (Mateo 22,20). “Noren antza du?”, galdetu ohi dugu haurtxoaren aurrean, jaio orduko. “Norena da irudi hau?”, galde genezake edozein aurpegiren aurrean. Eta “norena da idazkun hau”, gizaki orok –baita Kainek ere– kopetan grabatua daraman idazkuna? “Jainkoak […]