Posts

Eguberri eguna eta giza espeziearen etorkizuna

Joan den abenduaren 1ean, egutegi liturgiko kristauan Abendu (Etorrera) deituriko aldia – Eguberri aurreko lau asteak hartzen dituena – hastear zela, Leonardo Boffen asteroko zutabeak honako izenburu hau zuen: “¿Nos acercamos al fin de la especie humana?” (Giza espeziearen amaiera hurbil?). 2020an, COVID-19ren pandemia garaian, argitaratutako testu bera zen, laburturik. Aspaldidanik, behin eta berriz bururatzen […]

“Emearen bideaz” zenbait galdera

Komunitateari, euskal herrigintzari, kulturgintzari, feminismoari, gizadiaren eta gizatasunaren etorkizunari buruzko hausnarketa bakartian aurrera darraio Galo Martinez de la Pera-k. Mamiz eta distiraz jarraitu ere. Oraindik orain argitaratua du Emearen bidea supergizakiaren aroan (Alberdania 2022), estilo bikainean idatzia: sakon bezain arin, bristadak darizkiola, hari finez trebeki ehundua oso-osorik, hasi eta buka. Egungo munduak daraman bideari eta […]

Zer du Homo Sapiens-ak?

Harrigarria gertatzen zait zientziaren eta haren ondoriozko teknologiaren aurrerapena. Sinestezina da gure Sapiens espeziearen arrakasta kolektiboa, gutxiago sufrituz eta erosoago bizi ahal gaitezen. Ez nuke, inolaz ere, duela 200 urteko bizi-baldintzetara itzuli nahi: txertorik, antibiotikorik eta anestesiarik gabe, bizikletarik, autorik eta trenik gabe, pospolorik eta argi elektrikorik gabe, hozkailurik eta igogailurik gabe, telefonorik eta irratirik […]