Argiaren Atarian
  • Facebook
  • Hasiera
  • Zirrintak
  • Argibideak
  • Artikuluak
  • Liburuak
    • Hitzaurreak
    • Sarrerak
    • Kolaborazioak
    • Liburuak
  • Argidunak
  • Hitzaldiak
    • Audioak
    • Bideoak
  • Neure buruaz bi hitz
  • Harremanetarako
  • Bilatu
  • Menu Menu

ZIRRINTA

1.Eguzkia agertu aurreko argi-urratzea.
2. Goiztiriko argi-izpi motel eta lausoa
3. BADENAREN zirrinta-argitan goaz GARENERANTZ

Uztazu negar egiten

08/11/2021/ Zirrintak /by José Arregi

Uztazu zuregatik negar egiten, ene anaia. Uztazu besarka zaitzadan, ene ahizpa, zure bihotz mindua taupadaka nirearen erritmoan, gure malkoak nahasturik, gure haserre zaharra gure oinen ondoan gorri pilaturik. Eta gure bihotzak ihartuko eta malkoak urrituko direnean, ikus ahal ditzagula elkarren begietan maitasunaren eta minaren egia guztiak gure bihotz hautsietan hizkuntza bat berean grabatuak eta idatziak, […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-11-08 09:25:272021-11-15 09:26:54Uztazu negar egiten

Udazkena

31/10/2021/ Zirrintak /by José Arregi

Rafa Redondo-k idazten du: Lagunok: Denbora igaro da azken zirkularretik. Denoi aldatu zaigu apur bat geure existentzia. Ni neu, badira ia bi urte 80 urteko agure baten gorputzean aurkitzen naizela, nire jarraipenari eta jarduerari erasaten dion osasun-egoera delikatuan. Artatzen nauten neurologo adituek, gazte xarmangarriak, endekapenezko gaixotasun batez hitz egiten didate, baina, egia esan, adin honetan […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-10-31 10:27:462021-11-01 20:37:02Udazkena

Angel Mari Unzueta, bidelagun

18/10/2021/ Argidunak, Zirrintak /by José Arregi

Hain ustekabean hil zitzaigula urtebete denean, bere familiak eta adiskideok Angel Mariri egin genion Urkiolako omenaldian:   Agur bihotzez, Angel Mari, hain maitea zenuen Urkiolako bidegurutze honetan! Bi garairen eta bi Elizaren bidegurutzean bizitzea egokitu zitzaizun zuri ere, eta zure hautua ezbairik gabea izan zen:  Jesusek amesturiko mundu berrirako Eliza berria, iraganeko letra idor eta […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-10-18 08:19:232021-10-22 08:43:45Angel Mari Unzueta, bidelagun

Asisko Frantzisko ospatzen dut gaur

04/10/2021/ Zirrintak /by José Arregi

              Gaur, urriak 4, Asisko Frantzisko, txiki, pobre eta anaiaren jaia. Haren iragana etorkizun dugu.               Duela 800 urte idatzi zuen: Zorionekoa, anaia gaixo dagoenean eta ezin ordaindu dionean, osasuntsu dagoenean eta ordaindu diezaiokeenean bezalaxe maite duen zerbitzaria (“Aholku espiritualak” 24). Zorionekoa, anai aurrun denean, ondoan denean bezalaxe maite eta errespetatzen duen zerbitzaria, eta hartaz […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-10-04 08:04:352021-10-04 08:44:54Asisko Frantzisko ospatzen dut gaur

JOHN SHELBY SPONG gotzain teologoa hil da

15/09/2021/ Argidunak, Zirrintak /by José Arregi

1931ko ekainak 16 – 2021eko irailak 12. Mila esker, John Shelby Spong anaia, zure teologia libre, berritzaile, inspiratzaile, profetikoagatik! Gutxi dira, teologia-arloan, belaunaldi oso batek idazki sakratuekin duen harremana birmoldatzen duten erraldoiak. Horixe egin du John Shelby Spong apezpikuak, bere adimena, adeitasuna eta Idazki Santuekiko maitasuna medio. Fedeari uko egiteko prest zeuden hainbat kristauri Biblia […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-09-15 10:37:062021-09-15 10:41:23JOHN SHELBY SPONG gotzain teologoa hil da

ITXAROPENA GALDU GABE BORROKAN

05/09/2021/ Zirrintak /by José Arregi

Ahotsa falta bazaigu, ezin badugu nahi duguna esan, ezin badugu kexuen mina garrasi egin, harekin batera nahi dut gaur egon: ITXAROPENAREKIN. Egia eta justizia falta bazaizkigu, haren alde borrokatzeko adorerik ez badugu, gure borrokak lehorrean badira, harekin batera nahi dut gaur egon: ITXAROPENAREKIN. Gure bidean argi gutxi bada, dakarkigun gogora gau izartsua. Gure itzalak lur-zatitxo […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-09-05 16:01:152021-09-07 07:39:12ITXAROPENA GALDU GABE BORROKAN

Zorionaren bila

26/07/2021/ Zirrintak /by José Arregi

Goiz eder batez, bizitzaz nekatuta, egunerokoaren asperrak jota, zorionaren bila irten nintzen. Ustez, banekien non egon zitekeen eta eskua luzatzearekin aski izango nuen. Bidean nindoala, mitxoleten gorria ikusi nuen soroetan, bitxiloreen zuria eta lilien urdina ezpondetan. Sorta bat egin nuen, baina, berehala lehortu eta zimeldu zitzaidan, beroagatik. “Honek ezin du zoriona izan”, esan nuen nirekiko. […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-07-26 17:03:582021-07-26 17:03:58Zorionaren bila

Zorte ona? Zorte txarra?

18/07/2021/ Zirrintak /by José Arregi

Nekazari pobre eta zahar bat semearekin bizi zen, eta zaldi bat besterik ez zuten lurra goldatzeko. Uzta baino egun batzuk lehenago, zaldiak ihes egin zuen. Auzokoak ikustera joan zitzaizkion, hain garai txarrean izandako galera tamalgarriagatik atsekabea agertuz. Baina berak esan zuen: “Zorte ona? Zorte txarra? Betierekoak daki”. Handik egun batzuetara, zaldia beste hiru basa-behorrekin batera […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-07-18 10:52:252021-07-18 11:51:35Zorte ona? Zorte txarra?

Itzaletik ihesi

09/07/2021/ Zirrintak /by José Arregi

Bazen gizaki bat bere itzala ikusteak hainbeste nahigabetzen zuena eta bere urratsak hain gogaikarri zitzaizkiona, non biengandik libratzeko erabakia hartu zuen. Bururatu zitzaion metodoa haiengandik ihes egitea izan zen. Zutitu zen, beraz, eta korrika hasi zen. Baina oina lurrean jartzen zuen bakoitzean, beste urrats bat eman behar zuen, eta itzalak, berriz, inolako zailtasunik gabe jarraitzen […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-07-09 09:11:282021-07-09 09:11:28Itzaletik ihesi

Askatasunerako

17/06/2021/ Zirrintak /by José Arregi

Askatasunerako naiz, odoletan, borrokan, bizirik. Askatasunerako dizkiet begiak eta eskuak zirujauei ematen, zuhaitzak bezala, eskuzabal eta gatibu. Askatasunerako ditut bularrean harea-pikorrak baino ugariago bihotzak sumatzen: aparra darit zainetatik eta sartzen naiz ospitaleetan, eta sartzen kotoietan zitorietan bezala. Zeren, egunsentian begi-zuloak hutsik agertuko diren hartan, etorkizuna begiratzeko bi harri ezarriko baititu askatasunak, eta beso berriak eta […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-06-17 11:29:562021-06-18 08:49:56Askatasunerako
Page 7 of 12«‹56789›»
Joxe Arregi

Pozgarri zait, zoriak –zergatia ez dugula ezagutzen esateko modu bat– gure bideek hemen, orain, bat egitea nahi izana.

Egia esan, elkarrekin goaz bidean betidanik, elkarrekin gabiltza itzalen artean argiaren bila, elkarrekin dihardugu sortzen gizateria justu eta zoriontsuagoa, izaki guztien senidetasunean.

Eskerrik asko!

Nirekin etorri nahi baduzu, atsegin izango dut.

Bake eta on.

Artxibategia

Bilatu

Kategoriak

GAIAK

Arantzazu Argia Askatasuna Bakea Bizia Bizitza Eguberri Eliza Eliza gaur Elkarrizketa Erlijioa Erlijioa eta euskal kultura Erlijioaz haragoko espiritualtasuna Erlijioen elkarrizketa Esperantza Espiritua Espiritualtasuna Ez-dualtasuna Fedea Frantzisko aita santua Gaza Hemen Heriotza Homo Sapiens Israël Itxaropena Jainkoa Jesus Justizia Justizia eta bakea Klerikalismoa Kristautasuna Kristautasuna gaur Kultura Laikotasuna Mundua Nazareteko Jesus Otoitza Palestina Pobreak Politika Sinodoa Teismoa Transteismoa Uztarria

Azkena argitaratuen buletinera harpidetzeko

Harpidetu

* derrigorrezkoa da
Hizkuntza

Umbrales de Luz-eko azken argitalpenak jaso nahi ditut:

Edonoiz dezakezu harpidetza kentzeko gure mezuetan dauden beheko estekak sakatuz. Gure pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiagorako, bisitatu gure webgunea.

Mailchimp erabiltzen dugu marketin plataforma gisa. Harpidetzeko botoian klik eginez, zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela onartzen duzu. Gehiago jakin Mailchimp-en pribatutasun praktikei buruz.

Intuit Mailchimp

© Copyright - Umbrales de Luz
  • Facebook
Scroll to top
Webgune honek cookieak eta beste teknologia batzuk erabiltzen ditu zure esperientzia hobetu ahal izateko.