Itxaropenezko Gaua
Hitz hauek ahoskatzeak
ausartegia dirudi
hainbeste panorama
egoskor saminen aurrean.
Baina halakoxea da esperantza:
pazientzian ekile,
sotilki ziur,
anonimoki aktibo.
Ogi-apurtxoak utziz doa,
hainbat zidor sinesgaitz erakutsiz,
Ongiaren posibilitatea zabalik utziz.
Nahiz eta guk ez sentitu, HORTXE jarraitzen du!
Ekintza heroikoen bidez baino gehiago
nabaritzen da hurbileko presentzietan,
hauek baitute sustatzen askapena
kontrako haizeen kontra.
Eguberri egunak bere mamia aldarrikatzen du:
ilunpeak ez duela azken hitza
eta argia bizi dela bere ondoan
bidegurutze guztietan,
bere erara argiztatuz
begirada guztiak.
Eta gaizkiak inguratzen bagaitu ere,
nahiz eta hori oso posible izan,
igarotako Eguberriaren oroitzapenak
sentiarazten digu haren presentzia
(Toño Martínez, Gabon Gau goizean)
