Argiaren Atarian
  • Facebook
  • Hasiera
  • Zirrintak
  • Argibideak
  • Artikuluak
  • Liburuak
    • Hitzaurreak
    • Sarrerak
    • Kolaborazioak
    • Liburuak
  • Argidunak
  • Hitzaldiak
    • Audioak
    • Bideoak
  • Neure buruaz bi hitz
  • Harremanetarako
  • Bilatu
  • Menu Menu

GOGOETA ARGIBIDE

Argizko nahiz soinuzko uhinak, gorputz batekin topo egitean, islatzen den eta norabide berria bilatzen duen bezala, gogamena ere,
2. edozein ideia, egoera, arazoren aurrean, argibide bila abiatzen da bere baitan sartuz eta bere baitatik ateraz.

Joe Biden-i, bestelako zibilizazio baten alde

01/02/2021/ Argibideak /by José Arregi

Ameriketako Estatu Batuetako Presidente jauna: Bake eta On opa dizut. Pretentsio handiegia litzateke lerro hauek iritsi ere egingo zaizkizulako ustetan zuri zuzentzea. Baina ez. Neure ahotsa aldarri unibertsalari gehitzeko modua besterik ez da, hain premiatsuak ditugun kezkak adierazteko modua, gizateriaren eta planetaren ordu erabakigarri honetan, mehatxu larrienen eta erabaki garrantzitsuenen orduan. Munduak zure herrialderekiko duen […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-02-01 13:28:402021-02-05 11:45:23Joe Biden-i, bestelako zibilizazio baten alde

Jesus, gu bezalakoxe gizaki

19/01/2021/ Argibideak /by José Arregi

Roger Lenaers jesuita flandriar zahar eta jakintsua da, Otro cristianismo es posible (Bestelako kristautasuna posible da) eta Aunque no haya un Dios ahí arriba (Nahiz eta hor goian Jainkorik ez izan) (Abya Yala, Quito, 2008 eta 2013) bezalako liburuen egilea. Adimen argiz eta arima beroz idatziak dira, gaur egungo mundutik eta beronen kosmobisio, zientzia eta […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-01-19 09:40:472021-01-23 20:35:55Jesus, gu bezalakoxe gizaki

Bakerako bidetik?

06/01/2021/ Argibideak /by José Arregi

Adar biluzian geldi eta isilik, Aizarnako paisaia elurtuari begira dago zozoa. Lasaitasuna eta harmonia dario guztiari. Dena bakean arnasten. Baina lehen albistea, lehen orrialdea, lehen pentsamendua zabaldu orduko, uneotan bizi dugun ziurgabetasun planetario ikaragarria agertzen da, pandemia honen eta dagoeneko etorriak edo oraindik etortzekoak diren beste hainbat pandemia okerragoren mehatxuak. Eta bat-batean sortzen dira kezkak, […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2021-01-06 20:38:442021-01-06 20:38:47Bakerako bidetik?

Haragiaren loria

23/12/2020/ Argibideak /by José Arregi

Duela 2.700 urte, Lehen Isaias poeta bikainak idatzi zuen: Haur bat jaio zaigu, seme bat eman. Bizkarrean darama aginpidea, eta bere izena da: Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita Betiereko, Errege bake-emaile (Is 9,5). Handik zazpi mendetara, K.o. 80ko hamarkadan, Lukas izeneko mediku ebanjelista batek, hau ere poeta, kontatu zuen: Artzain batzuk artaldeak zaintzen ari ziren […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2020-12-23 08:23:372020-12-23 08:23:39Haragiaren loria

Berriro Abendu

06/12/2020/ Argibideak /by José Arregi

Abendua dugu berriro, eta berriak bailiran entzuten ditugu Isaiasek duela 2700 urte –bada zerbait– idatzitako profeziak: Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gehiago gudurako prestatuko (Is 2,4). Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik (Is 11,1). Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango, […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2020-12-06 09:50:112020-12-06 09:50:14Berriro Abendu

Zer du Homo Sapiens-ak?

22/11/2020/ Argibideak /by José Arregi

Harrigarria gertatzen zait zientziaren eta haren ondoriozko teknologiaren aurrerapena. Sinestezina da gure Sapiens espeziearen arrakasta kolektiboa, gutxiago sufrituz eta erosoago bizi ahal gaitezen. Ez nuke, inolaz ere, duela 200 urteko bizi-baldintzetara itzuli nahi: txertorik, antibiotikorik eta anestesiarik gabe, bizikletarik, autorik eta trenik gabe, pospolorik eta argi elektrikorik gabe, hozkailurik eta igogailurik gabe, telefonorik eta irratirik […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2020-11-22 13:17:282020-11-22 17:01:33Zer du Homo Sapiens-ak?

Abortuarekiko eztabaida: sintoma poloniarra

10/11/2020/ Argibideak /by José Arregi

Urriaren 22an, Poloniako Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen umekiaren malformazioagatiko abortua. Gogora dezadan: 1993an, eta Eliza kontra zela, Estatuak lau kasutan legeztatu zuen abortua: bortxaketa, intzestua, amaren osasunerako arrisku larria eta fetuaren malformazioa. Polonia berriaren sintoma bat zen, Lech Walesaren nazionalismo politiko-erlijiosotik eta Joan Paulo II.aren errestaurazio katoliko-nazionalistatik gero eta urrunago zegoena. Fetuaren malformazioa […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2020-11-10 10:33:142020-11-10 10:33:17Abortuarekiko eztabaida: sintoma poloniarra

Bikote homosexualak bedeinkatu ote ditu aita santuak?

26/10/2020/ Argibideak /by José Arregi

Frantzisko aita santuak “Francesco” dokumentalean egindako zenbait adierazpen Eliza katolikoaren mugarri historiko gisa eta “lurrikara doktrinal” gisa ere agurtu dituzte askok. Nahiago nuke hala balira. Pozgarri litzaidake, berriro ere alarmak jo dituzten sektore katoliko kontserbadoreenek alarmarako arrazoiak izatea, baina iruditzen zait, haien debozio kontserbadoreak ez duela, zoritxarrez, zertan beldur izan. Hona, bada, aita santuaren adierazpenak […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2020-10-26 07:10:062020-10-26 07:10:10Bikote homosexualak bedeinkatu ote ditu aita santuak?

Javier Pagolari. In memoriam

23/10/2020/ Argibideak, Argidunak /by José Arregi

Zure bizitza ospatzen dut, Javier, oraintxe, joan zatzaizkigun honetan, inoiz ez joateko geratu zatzaizkigunean, Izatearen Iturriarekin osoki bat zarenean berriro, BIZI zarenean jada. Atsekabeak abailtzen gaitu, bai, gure begi gaixoetan ez baita jadanik piztuko zureen argia, argitasunez eta samurtasunez hain beteak ziren begien argia. Galde diezaiotela zure Maribel maite min eta bereizezinari, zeinari aspaldi ez […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2020-10-23 10:47:162020-10-23 10:47:31Javier Pagolari. In memoriam

Trena, metroa, presa

13/10/2020/ Argibideak /by José Arregi

Duela hilabete batzuk, Frantziako Gobernuak iragarri zuen, 2037 arte behintzat ez dela erabakiko Paris-Hendaia Abiadura Handiko Trenaren linea luzatuko ote den ala ez Bordeletik, nora iristen baita gaur egun, Hendaiaraino, nora ez baitaki inork noiz iritsiko den, ezta inoiz iritsiko ote den ere –egia esan, ez da inoiz jakin–. A zer zaplaztekoa gure AHTarentzat, Madril-Hendaia […]

Gehiago irakurri
https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png 0 0 José Arregi https://josearregi.com/wp-content/uploads/2020/08/Recurso-22-1-300x155.png José Arregi2020-10-13 15:06:132020-10-13 15:06:17Trena, metroa, presa
Page 10 of 16«‹89101112›»
Joxe Arregi

Pozgarri zait, zoriak –zergatia ez dugula ezagutzen esateko modu bat– gure bideek hemen, orain, bat egitea nahi izana.

Egia esan, elkarrekin goaz bidean betidanik, elkarrekin gabiltza itzalen artean argiaren bila, elkarrekin dihardugu sortzen gizateria justu eta zoriontsuagoa, izaki guztien senidetasunean.

Eskerrik asko!

Nirekin etorri nahi baduzu, atsegin izango dut.

Bake eta on.

Artxibategia

Bilatu

Kategoriak

GAIAK

Arantzazu Argia Askatasuna Bakea Bizia Bizitza Eguberri Eliza Eliza gaur Elkarrizketa Erlijioa Erlijioa eta euskal kultura Erlijioaz haragoko espiritualtasuna Erlijioen elkarrizketa Esperantza Espiritualtasuna Ez-dualtasuna Fedea Frantzisko aita santua Gaza Hemen Heriotza Homo Sapiens Israël Itxaropena Jainkoa Jakinduria Jesus Justizia Justizia eta bakea Klerikalismoa Kristautasuna gaur Kultura Laikotasuna Mundua Nazareteko Jesus Otoitza Palestina Pobreak Politika Sinodoa Teismoa Transteismoa Uztarria Zahartzaroa

Azkena argitaratuen buletinera harpidetzeko

Harpidetu

* derrigorrezkoa da
Hizkuntza

Umbrales de Luz-eko azken argitalpenak jaso nahi ditut:

Edonoiz dezakezu harpidetza kentzeko gure mezuetan dauden beheko estekak sakatuz. Gure pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiagorako, bisitatu gure webgunea.

Mailchimp erabiltzen dugu marketin plataforma gisa. Harpidetzeko botoian klik eginez, zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela onartzen duzu. Gehiago jakin Mailchimp-en pribatutasun praktikei buruz.

Intuit Mailchimp

© Copyright - Umbrales de Luz
  • Facebook
Scroll to top
Webgune honek cookieak eta beste teknologia batzuk erabiltzen ditu zure esperientzia hobetu ahal izateko.