Arnastu
Dizipulu bat maisuarengana joan zen kexuka:
– Maisu, arnasketari buruzko lan honek benetan aspertua nauka. Arnasa hartu, arnasa bota. Arnasa hartu, arnasa bota. Atsedenik gabe. Luzarora, monotonoa da. Ez al nezake gauza interesgarriagoren bat landu?
– Ulertzen dut -ihardetsi zuen maisuak-. Zatoz nirekin.
Dizipulua ibai bazterrera eraman eta ur ertzera makurtzeko eskatu zion. Orduan lepotik heldu eta burua uretan sartu zion. Segundo batzuen buruan, gehiago ezin eta dizipulua aurka egiten hasi zen, baina maisuak gogor eutsi zion. Gizajoak ahal zuen indar guztia egin zuen, eta maisuak askatu egin zuen azkenean, eztulka, txistuka eta arnasestuka.
–Beraz, arnasa hartzea aspergarria iruditzen zaizu oraindik ere?
(La sabiduría de los cuentos zen. Oscar Brenifier)