KLERIKOAK ETA LAIKOAK ELIZAN?

“Laikoen garaia” iritsi dela iragarri da handikiro. “Laikoak promozionatu” behar direla, protaganismo gehiago behar dutela, eginkizun eta erantzukizun berriak eskuratu behar zaizkiela eta horrelakoak sarri entzunak gara Eliza katolikoan azken berrogei urte hauetan. Laikoen aldeko gotzain-gutunik eta Erromako dokumenturik ere ez da falta[1]. Noiz edo noiz behar zuen. Ongi dago, baina aski ote da? Elizak […]

GURUTZEAZ ETA SALBAMENAZ ZENBAIT GOGOETA

Jesusi buruz ezin gara mintzatu, haren gurutzea aipatu gabe. Eta Jesusen gurutzea ezin dugu aipatu, beste hainbat gurutze gogoan izan gabe, eta izadi, herrialde eta gizaki gurutziltzatuentzat Jesusen gurutzeak zer berri on edo ezeren berri onik ekarri ote duen galdetu gabe. Jesusen gurutzea, alegia, berri on?   1. Hainbat galdera! “Jainko salbatzailea”, “Salbatuak gara”, “Betiko […]

BIZIPENAK IRAUNKOR, ADIERAZPENAK ALDAKOR

Korapilo eta maratila asko ditu “erlijio” hitzak. Ehundaka definizio desberdin eman dira, baina denak gutxi gorabeherakoak, bat bakarrik ere ez zehatz eta osoa, definizio batek izan beharko lukeen bezala. “Artea” definitzea bezain zaila da “erlijioa” definitzea. Latinezko religio-tik dator, noski, euskarazko “erlijio”, baina latinezko hitzaren beraren jatorria edo etimologia apenas dakigun zein den: Zizeron-en esanetan, […]

ERLIJIOAK GAUR ZENTZURIK BAI?

Orain arte ezagutu dugun aurrerapenak –aurrerapen deitzea zilegi bada– ez du erlijioa irentsi. XXI. mendearen hasieran, bizi-bizirik dago galdera gisa nahiz bizipen gisa, baita erakunde gisa ere. Zergatik? Gizakiak, ezagutzen dugunetik eta ezagutzen dugun heinean, harrimena eta galdera bere-bereak dituelako, edertasun eta ontasun betearen deiak eta desirak barnetik gidatzen dutelako, misterio salbagarri batek, hasieran eta […]